Skip to topic | Skip to bottom
Home
Search:

Local
Local.EhDokumentazioaTWikiTutorialaEuskarazr1.7 - 08 Jul 2005 - 18:21 - AlsteRtopic end
You are here: Local > ImcEuskalHerria > EhDokumentazioaTWikiTutorialaEuskaraz

Start of topic | Skip to actions

TWiki tutoriala

Kaixo ongi etorri TWiki programara.

Hasi baino lehen TWiki zer eta zertarako den argitzen saiatuko dugu:

ZER DA TWIKI

TWiki amaraunean oinarritutako elkarlanerako plataforma da. TWikiren bitartez proiektu bat gauza dazakezu, dokumentuak sailka ditzakezu, eta ezagupen databasea mantendu ere. Taldean lan egiten ohi dutenentzat Intranet baten moduan pentsatua dago. Web-orriak exploradore baten bidez sor daitezke.

Wiki web orrien bilduma da, edozeinek irakur eta edita ditzakelarik.

Orriak zerbitzari batean sartzen dira eta haien kudeaketarako zenbait PERL CGI scripts erabiltzen dira.

Sistimak orrien arteko loturak automatikoki sortzen ditu.

ZEIN DIRA TWIKIREN EZAUGARRIAK?

Edozein web "explorer" erabiliz*: Bidean dauden web orriak editatu eta web orri berriak sortu. Ez da FTP edota HTTP behar orrien igotzeko.

Editatzeko, orriaren azpian "Edit" izeneko lotura sakatu besterik ez duzu egin gehar.

Loturak automatikoki sor daitezke. Orrien arteko loturen sortzeko html tag delakoen beharrik ez da.

Testu egitaratze erraza. Ia e-posta idazten ikasteko bezain erreza. Sakatu hemen. Egizu klik hemen!

Web orriak: Orriak TWike web bildumatan sailkaturik daude. Honela lantalde ezberdinak haien lanari ekiten ahal diezaiokete erraz aski.

  • Bilaketa: Textu guztietan bilaketa egin daiteke.

  • Jakinarazpenak e-postaz: TWiki web batean aldaketaren bat izatean jakinarazpena e-postaren bidez jasotzen ahal dezakezu.

  • Eduki egitarauak: Twiki formularioak erabiliz web orriak sailka ditzakezu.

  • Artxiboen erainstea: E-posta mezua balitz bezala TWiki orriei ere artxiboak erainsten ahal diezu. Antzeko prozedura da.

  • Berrikuspen kontrola: Aldaketa eta erainsketak grabaturik gelditzen dira. Orriak berreskura daitezke eta aldaketak nork egin dituen ikus daiteke.

  • Sarbide mugatua: Taldeak defini ditzakezu. Honela idatz eta irakurtzeko mugak finkatzen ahal dituzu.

  • Aldagaiak: erabil itzazu aldagaiak orriak automatikoki editatzeko. Honela aurkibidea dinamikoki osa dezakezu. Baita beste orriak edo bilaketa beten emaitzak aldez aurretik egitaratutako orri batean erakustea gauza erreza duzu.

  • TWiki pluginak: Programaren hobetzeko kanpoko pluginak ezartzea erreza da. Programadoreek pluginak PERLez egin ditzakete.

  • Plantilak eta azalak: Programaren logika eta estetika plantilen bitartez banatuta daude. Azala erabiliz plantileen egitura alda daiteke orriaren edukina ukitu gabe.

  • Orrien kudeaketa: Orrien izena aldatzea, orriak lekuz mugitzea edo ezabatzea da beste funtzioetarikoa.

  • Erabiltzaileen kudeaketa: Erabiltzaileen erregistroa web oinarritua da, pasahitza ere webaren bidez egin daitekeela.

  • Estatistikak: TWiki weben estatistikak egin daitezke, eta honela aurkitu zein den orririk arrakastatsuena edo parte hartzailerik aktiboena.

  • Lehentasunak: Hiru motatako lehentasunak dira. TWiki lehentasunak ingurune osorako, web lehentasunak web bakoitzarako eta erabiltzailearen lehentasunak.

Aldaketa bermatua. Horri bat alatu bitartean beste erabiltzaileek ohartxoa jasotzen dute. Honela edukia ezin alda daiteke simultaneoki.

"Referred by" Aurkitu nondik lotu den orri bat.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

TWiki PERLez idatzitako cgi-bin skript delakoa da. Testua eta loturak irakurtzen ditu, HTMLra automatikoki itzuliz ("on the fly": hegalaldian).

LANEAN HASI NAHI DUT. ZER EGIN BEHAR DUT?

Hasteko erregistratu behar duzu ondoko helbidean. http://docs.indymedia.org/twiki/bin/view/TWiki/TWikiRegistration Bertan bi asterisko gorri dituen laukieta bederen sartu behar dituzu zure datoak.

WikiIzena ere sartu beharko dugu. WikiIzen bat mailuskulaz hasi eta bere barnean besteren bat eduki behar du, bigarren posizioan izan ezik. Sistimak e-postaren bidez barnean zaudela jakinaraziko dizu. Ez duzu erantzun beharrik. Orain frogak egiteko sorturiko orrira joan http//docs.indymedia.org/twiki/bin/view/Local/EhFrogakEgiteko. Eta azpian aurkituko duzun "edit" loturan sakatu. Bertan editorea irekiko da webgunearen lehioan.

HORRI BERRIA SORTU NAHI DUT!! Erreza da hau arras!

Wiki hitza bat idazten baduzu, ArtxiboBerria esate baterako, lotura sortu nahi duzula ulertuko du sistemak.

Beraz horrelako eran agertuko zaizu ArtxiboBerria? : Horiz eta galdera ikur batekin bukaeran. Galder ikur horri sakatzean dokumento berria irekiko zaizu. Eta bertan nahi dezun guztia sartu ahal izango dezu.

EDITATZEAN, BA AL DAGO TEXTUA EGITURATZEKO BESTE ARAURIK?

Bai, HTML sar badezakezu ere, jende ezberdinen artean elkarlanean zaudenean ez da oso komenigarria, bereziki kode konplexua baldin ba dakar. Arazo hori konpontzeko Wiki, bere notazio propioa sortu du oso era errazean textua egituratzeko.

Notazioaren ezaugarriak ezagutzeko hemen ikus dezakezu notazioa: [http://docs.indymedia.org/twiki/bin/view/TWiki/TextFormattingRules]
to top


Local.EhDokumentazioaTWikiTutorialaEuskaraz moved from Local.TWikiTutorialaEuskaraz on 07 Jun 2002 - 13:02 by XaRe - put it back
You are here: Local > ImcEuskalHerria > EhDokumentazioaTWikiTutorialaEuskaraz

to top

Copyright © 1999-2008 by the contributing authors.
All material on this collaboration platform is the property of the contributing authors.
Ideas, requests, problems regarding this tool? Send feedback (in English, Francais, Deutsch or Dutch).