MIG: Galdera eta Erantzunak

ZER DA INDYMEDIA?

Gure estatutoatatik erauzita: Ineymedia erakunde informatibo independiente ezberdinen kolektibo bat da eta ehunka kazetarik osatzen dute, babes kolektibo eta ez korporatiboa eskainiz. Indymedia foro informatibo independiente gisa osatu zen, adierazpen zehatz, erradikal eta zintzoak eskeintzeko asmoz. Indymediak portal globala du http://www.indymedia.org helbidepean. Portal honen antzeko proiektuak herri ezberdinetara egokitu dira, horrela Indymedia edota IMC (Independent Media Center: Medio Independienteen Gunea) lokalak sortuz. Dagoeneko 50 tokiko IMC inguru ditugu munduan zehar. IMC bakoitza talde autonomoa da, bere estatutuak ditu, bere finantziabidea gauzatu eta zuzentzen du eta bere erabakiak hartzen du. IMC bakoitzari buruz gehiago jakiteko hoberena bere webgunean sartzea duzu. Honi egindako lotura edozein Indymediaren ezkerreko zutabean aurki ditzakezu.

Indymedia zer den eta nola funtzionatzen duen jakinarazteko dokumentua osatu dugu irakurleen laguntzaren bidez.

Esandakoaz gain Indimedia aktibistak nazioarteko mailan koordinatzen dira beste proiektuak osatzeko. Indymedia guztiarentzako lana egiten dute, alde teknikoan, itzulpenak egiten eta abar....

Webgune globala mantentzen duen koordinazio talde bat da. Ardura honetaz gain mundu guztian sakabanaturik dauden tokiko IMCei arau tekniko eta aholku editorialak banatzen dizkie talde honek.

NOLA HASI ZEN MIG(Medio Independienteen Gunea) PROIEKTUA?

Indymediak garrantzizko gai sozial zein politikoei babes informatibo independiente ematen die kazetarien ahalegin kolektibo baten bitartez. Zenbait informazio aktibista (horien artean medio independienteetan zebiltzaten zenbaitzu) 199ko azaroan bildu ziren Seattlen eta Merkatalgo Mundu Erakundearen (WCO) gailurraren aurkako agerraldi eta ekintzei babes mediatiokoa emateko asmoz "Independent Media Center" osatu zuten.

Seattleko IMCk "Blind spot" (puntu itsua) izeneko inprimakia kaleratu zuen, eta honekin batera lehenengo webgunea. Protestak iraun bitartean 1,5 milioi bisita izan zituen.

ZEIN DIRA INDYMEDIAREN EPE LUZERAKO HELBURUAK?

Hau galdera! Agian Indymediako partaide bakoitzak era ezberdin batez erantzungo luke. Indymediak jendeari erreportai zehatz, zintzo eta grinaz beteak egiteko bidea ematen dio. Epe luzerako helburuetariko bat munduan zehar medio independienteen erakundea sortaraztea litzateke. Indymediako zenbait partaideen eritziz jendeari aukera eman behar zaio beraiek ere "media bihurtu" ahal izateko, honela gaiak "jakintsu" edota espezialisteen eskuetan geldi ez daitezen.

Maila praktiko batean Indymediako partaide askok nazioarteko telebista eta irrati libreen arteko koordinaketa dute helburu, beste batzuk berriz nazioarteko aldizkari independientea argitaratzea. Eta hauen antzera, bestelako proiektuak ere aurki ditzakezu.

ZEIN DA INDYMEDIA ETA GLOBALIZAZIOAREN AURKAKO MUGIMENDUAREN ARTEKO LOTURA?

Indymedia ikuspuntu zehatz baten bozeramailea ez bada ere, proiektuan hala eraketan nola berriak bidaliz parte harten duten pertsonak abian dagoen globalizazio ekonomikoaren aurka izaten dira, edo hobeto esanda beste motako globalizazioaren aldekoak dira. Medio korporatiboek "antiglobalizazio" deitzen die merkatu librea eratzeko konferentzieen aurka protestatzen duteneei. Horietako batzuek muga nazionalen desagerpenaren aurka daude, ez baitute nahi zenbait ekonomistek deituriko "mundu profitagarriagoa".

Honek ez du justizia soziala aldarrikatzen duen nazioarteko mugimenduaren errealitatea ongi isladatzen. Mugimendu hau ez dago "gobernu poteretsuen" merkataritza librearen alde. Merkataritza merkantzia eta zerbitzuen jarioa errazten du muga nazionaleen gainetik. Era honetan ekoizleek heien lantegiak langileen eskubideak murrizten dituzten herrietara eramaten dituzte, langilegoari ordaintzeko guttiago behar dutelarik. Honen aurreko jarrera pertsona eta produktoei mugak kentzearen aldekoa da, honela mundua elkar banatzeko denok era demokratikoan parte har dezagun.

Egungo globalizazioaren kontrako aktibistek ez daude komunitate, justizia edota errekustsoen globalizazioaren aurka. Protestatzen badute, bakar batzuk bultzaturiko globalizazio honen aurka, haiek munduko populazioaren bizkar bizi baitira. Nahiago lukete agian "globalizazio alternatiboaren aldeko" edota "kultura eta gizartearen korporatizazoearen aurkako" mugimendua izen gisa izatea.

Zergatik etorri zaizkigu horrenbeste aktibista Indymediara?

Multinazionaleen poterea, aurpegirik gabeko instituzio ekonomiko, edota gobernu helezinel haien biziaz erabakitzeko duen gaitasuna dela eta indarrik gabe sentitzen direlako. Haien frustrazio edota ideiak hedatzen lortu dute Indymediako "berri sistimaren" (newswire) bidez. Indymediak animatzen dio irakurleari munduko gertaerei buruzko bestsioa idatz dezan.

Dominazio korporatiboa auzitan jartzen duten protestetan parte hartzen dutenak ez dira inoiz komunikabide korporatiboek haintzat hartuak izan.Orain berriz badute protestazaleek leku seguru bat berriak argitaratzeko. Baita tokian tokiko IMC bat osa dezakete, eta gertaera (Europar Batasunaren bilera adibidez) baten aurkako protestei babes mediatiko ez korporatibo eman. Gertuen duzun Indymediara berriak bidal dezakezu tokiko IMCa osatu arte.

IMC BAKOITZAK AUTONOMA BADA, NOLA HAR DITZAKEZUE ERABAKI GLOBALAK?

Erabaki globalak hartzeko ari da taldea garatzen. Bertan IMC guztiek sare globalan eragina izanen duten erabakiak hartuko dituzte. Oraingo proposamena aholkularitza bozeramailea osatzean datza, eta honen bidez tokiko IMCen barruko eztabaiden bidez bultzaturiko proposamenak baieztatu eta tokiko IMCra itzuliko dira. Prozesu hau garatu orduko aurkituko duzu informazioa gure webgunean. Aholkularitza bozeramaile honetan parte hartu nahi duenak imc-process@list.indymedia.org posta zerrendan sar daiteke.

Indymedian denbora luzez egon bazara eta gogoa baduzu erabakiak hartzen duen taldean parte hartzeko imc-dmwg@indymedia.org posta zerrendan sartu behar duzu.

BENETAN ANTOLATZEN AL ZARETE INTERNETEN BIDEZ?

Bai, tokiko IMCko jendeak bilerak egiten badituzte ere, IMCren zenbait proiektu nazioarteko laguntzaren bidez garatzen dira, eta proiektu hauen partaideek ez dute inoi elkar ikusi, denbora luzez lanean ari badira ere. Eztabaida eta koordinazioa e-postaren bidez suertatzen da. Batzuetan Indymediaren lantaldeetan ari direnak zuzenean biltzea erabakitzen dute, eta horretarako Indymediak duen txat gelan sartzen dira. Horren adibide imc-print taldea da, horiek astero biltzen dira txat gela batean ordu zehatz batean.

ZEIN DA INDYMEDIAREN KONTAKTU-TELEFONO/FAX/HELBIDEA?

Oraingoz ez du Indymediak bulego zentralik, beraz helbide fisiko, telefono, fax eta horrelakorik ez dugu. Tokiko Indymediek haien bilera eta lanak egiteko leku egonkorra izaten dute. Zure argitarapena bidali edota prentsa oharrik helerazi nahi badiguzu jar zaitez tokiko IMC batekin harremanetan.

ZER DA INDYMEDIAREN BERRI BANATZE SISTIMA? ZERGATIK AGERTZEN DIRA HOR MEZU FAXISTAK?

www.indymedia.org-aren banatze (newswire) sistima "open publishing" (argitarapen irekia) delakoaren bidez funtzionatzen du. Honi esker edozein kazetarik edozein tokitatik aukera du bere berriak edota artxibategi multimediak zuzenean argitaratzeko.

Edozeinek du Indymediaren orri globalan berri bat argitaratzeko aukera Interneten lotutako ordenagailu batetik. Pertsona bakoitza medio bihurtzera animatu nahi du Indymediak. Eta berria bidaltzen duen eskuetan jartzen du Indymediak bere konfidantza, artikulo zintzo eta zehatzak bidaliko dituelakoan.

Talde editorial batek informazioa argitaratzen duen atala Indymediak badu ere, berri banatze sistiman azaltzen denaren gainean ez dago ildo editorialik. Badago bai, berri sistimari jarraipena egiten dion taldea, bere lana, hutsik edo errepikaturik dauden mezuen ezabatzean data. Interes komertzialak dituzten mezuak ere ezabatzen ditu. Laster izango duzu honi buruzko iritzia emateko aukera. Hala ere kendutako artikulo guztiak gordeko dira "editorial administration" edota "hidden articles" (izkuturiko artikuloak) ataletan informazioa argitaziz. Atal hauek ikusteko "publish" lotura sakatu behar duzu.

Ados ez bazaude irakurritako artikulo batekin erantzuna luza dezakezu "add your own coments" (zeure iruzkinak gehitu) loturari sakatuz. Argitarapen irekiari buruz gehiago jakiteko ingelesez idatzitako informazioa hemen doakizun helbidean aurkituko duzu: http://www.physics.usyd.edu.au/~matthewa/catk/openpub.html

ARGITARATUKO AL DUZUE NIK BIDALITAKOA?

Zuk idatzitakoa nazioarteko garrantzia duelakoan izanez gero, ba aurrera!, sar zaitez http://www.indymedia.org helbidean eta saka ezazu "publish" (argitaratu). Artikulo hori imc-editorial@list.indymedia.org helbidera bidaliko bazenu, zu zeuk argitaratzea eskatuko lizukete. Baina zuk bidalizako informazioa interes mugatuagoa badu, hobe duzu Indymedia lokal batean argitaratzea. Horrela zure inguruan bizi direnek aukera haundiago izango dute berria irakurtzeko.

ZERBAIT GERTATU DA ETA INDYMEDIAN EZ DAGO EZER HORRI BURUZ?

Indymediak informazio publiko eta independienteari babesa ematen dio. Gai zehatz bati buruz informazio gehiago aurkitu nahi bazenu, eta webgunean aurkitu ezik, zuk zeuk bidal dezakezu artikuloa, eta besteak hau egiteko animatu ere.

NOLA BIDAL DITZAKET PRENTSA OHARRAK?

Idatzi pressreleases@indymedia.org helbidera.

NOLA LOR DAITEKE NIK BIDALITAKO BERRIA ERDIKO ZUTABEAN AGERTZEA?

Zuk bidalitako berriak garrantzi haundia izanez gero, eta nahi baduzu esandako atal berezian agertzea, bidal iezaiozu honetaz arduratzen den taldeari: www-features@indymedia.org Aukera haundiago izango da artikuloarekin batera argazkiak eta loturak jarriz gero.

NOLA EGIN BILAKETAK INDYMEDIAREN GUNEETAN?

Tokiko Indymediaren goiko partean bilaketarako tresna aurkituko duzu. Indymedia globalaren kasuan, funtzio hau oso mantso doa. Hobe duzu bilaketa aurreratua egitea www.google.com helbidean, bilaketa indymedia.org dominiora mugatuz.

SINETS AL DEZAKET INDYMEDIAN IRAKURTZEN DUDANA?

Galdera honi beste galdera batek eman diezaioke erantzuna. Sinets dezaket CNN edota Telediarioan agertzen dena? Kazetari guztiak bere ikuspuntua dute, gobernu edota multinazionalek kontrolatutako medioek bere ikuspuntua dute, baita bere interesak ere (itzultzaileak gehitua), eta ikuspuntu hauek inposatzen diete haien soldatapean dauden kazetariei. Indymedian aurkituko dituzu mezuak jarrera kritiko batez irakurtzera animatzen zaitugu, edozein medioaren berria irakurri beharko zenukeen bezalaxe.

ZEREN INDEPENDIENTEAK ZARETE?

Indymedia ez da entrepresa baten proiektua, bere lana ez dago inolako gobernuaren kontrolpean, ez dago diru iturri bakarra. Indymedia ez da alderdi politiko edota erakunde baten bozeramailea. Indymedian parte hartzen dutenek ikuspuntu politiko eta pertsonal ezberdinak dituzte. Edonork parte har dezake Indymedian, eta edonork bidal dezake mezu bat Indymediaren berri sistimara. Batzutan zenbait alderdi edota erakunde politikoek argitaratzen dituzte haien komunikatuak Indymedian. Hau egitean haien iritziei buruzko eztabaida pizten dute.

Egia da Indymedian diharduten zenbaitzuk ezkertiartzat jotzen dutela haien burua. Hala ere bakoitzak nahi duen moduan eha ahal duen neurrian inplikatzera animatzen du Indymediak. Partaide batek izan behar duen ideologia ez dago aurkitzerik Indymediaren estatutuetan.

NOLA SOR DEZAKET MIG BAT?

Zure inguruan Indymedia bat sortu nahi izanez gero hemen doakizun helbidepean aurkituko duzu: http://newimc.indymedia.org http://process.indymedia.org gunean IMC bat sortzeko zenbait aholku aurkituko duzu. Indymediak IMC bat sortzeko eta eraikitzeko jakin behar dena "process" webgunean bilduko ditugu aurrerantzean. Informazioa behin izanda bidal ezazu e-posta bat new-imc@list.indymedia.org lantaldera IMC bat sortu nahi duzula esanez.

IMC bakoitza autonomoa bada ere, ezin da azpidominioa eskatu eta gero Indymediaren estatuto edo oinarrien aurka doan ildoa jorratu. Baita ziurtatu behar da IMCa bideragarriagoa izanen dela.

AKTIBISTAK EDO KAZETARIAK ZARETE?

Batzuek aktibistatzat hartzen dute haien burua, beste batzuek berriz kazetaritzat, eta badituzu biak aldi berean direla esaten dituztenak. Gure ustez, nahiz eta aktibista bat izan informazioa zintzotasunez zabaltzeko gai izan, IMC lokal gehienek erreportariei azaltzen dituzten ekintzetan ez sartzeko eskatzen diete.

ARAZO BAT DAGO NIK BIDALITAKO ARTIKULO/PRENTSA OHARRA/BERRIAREKIN. NOLA KONPON DEZAKET?

Berri sistima taldea lanean hastean prest egongo da zuri laguntzeko arazoaren konponketan. Honen bitartean imc-editorial@indymedia.org helbidera mezua bidal dezakezu, artikuloaren web helbidearekin batera. IMC bolondresen osaturiko erakundea denez, lan haundia izaten dute jasotzen dituzten ehunka e-posta mezuei erantzuteko. Mesedez, eskatu laguntza benetan arazo larriak dituzunean.

ZENBAIT BISITA JASOTZEN DITU INDYMEDIAK?

Hau galdera zaila! IMC batzu zerbitzari berean dira, eta bere estatistikak http://logs.indymedia.org helbidean aurki daitezke. Beste IMC batzu beste zerbitzaritan daude, eta haien estatistika dute. Trafikoa oso haundia denean (Genoako G8ren aurkako protestetan 5 milioi bisita inguru jaso genituen), zerbitzari bakar batek ezin sustatu du horrenbeste bisita. Egoera hauetan webgunearen ispiluak sortzen dira hainbat zerbitzarietan, zerbitzua eten ez dadin, eta kontuak galtzen ditugu.

NOLA ORDAINTZEN DUZUE HAU GUZTIA?

Indymedia zu bezalako jendearengatik jasotako dohainaren bidez mantentzen da. Indymediari dohaina eman nahi izanez gero joan http://www.indymedia.org helbidera eta joan "support indymedia" loturara. Indymediak bere egitura teknikoan oso aurrekontu murritzaz egina dago -$2000 besterik ez-, kKomunikabide korporatiboek milioiak inbertitzen dituzten bitartean. Zorionez loudeye.com zerbitzariak banda zabalera haundia eskeintzen digu, bereziki multimedia artxiboak ostatatzeko.

ZER EGIN DEZAKET INDYMEDIARI DIRUA EMATEKO?

Txeke bat bidal dezakezu: "Jam for justice" izenean helbide honetara.

Independent Media Center 1415 Third Avenue Seattle, WA 98101 Attn: Indymedia Network

Idatz ezazu mesedez "Indymedia Network" txekean ere. orain jasotako diru guztia banatu gabe dago erabakitze prozesu bat sortu bitartean. Hau gertatu arte dirua banku kontu korrontean itxarongo du. Tokiko IMC bati dirua eman diezaiokezu, bakoitzak bere arauak ditu eta dirua erabiltzeko aukera izango du.

DIRUA EZ BADA, NOLA EMAN DEZAKET BESTE ZERBAIT?

Tokiko IMC bati ekipamendua eman nahi badioziu, jar zaitez harremanetan IMC horrekin, bere webgunearen kontaktu helbidera joz esate baterako. Banda zabalera eskaini nahi baduzu sar zaitez mesedez imc-tech@lists.indymedia.org posta zerrendan. Beste gauzarik eman nahi baduzu, bidaliguzu e-posta bat donate@indymedia.org helbidera.

INDYMEDIARAKO LAN EGIN NAHI DUT, NORA BIDAL DEZAKET NERE KURRIKULUMA?

Indymediak ez du dirurik inorri ordaintzeko, nahiz eza ordu pilo sartu proiektu hau martxan jartzeko. Halere, agian Indymedian inplikatu eta aritu nahi duzu. Ba jar zaitez harremanetan jadanik antolatuta dauden taldeekin: http://lists.indymedia.org

INDYMEDIARI LAGUNDU NAHI DUT: NOLA INPLIKATU NAITEKE?

Joan http://volunteer.indymedia.org helbidera eta bete ezazu hor dagoen formularioa. Hau egin eta gero tokiko IMC bat zure eskaera jasoko du eta zurekin harremanetan sartudo da. Beste aukera bat www.indymedia.org webguneko ezkerreko zutabean hurbilen duzun IMC arkitu eta zuzenean kontaktatzea da. Horrela ziur egon zaitezke zure berri jaso dutela. Hala ere Indymedia globalean aritu nahi baduzu abian dauden proiektuetan sartu ahal izango zara. Horretarako begiratu http://lists.indymedia.org .

Dauden proiektuak hauek dira:

Indymedia prozesuaren eztabaidak: imc-process@indymedia.org Indymediaren ildo editoriala: imc-editorial@indymedia.org Indymedia itzultzaileak: translation@indymedia.org Lantalde teknikoa: imc-tech@indymedia.org Inprenta taldea: imc-print@indymedia.org

Indymedia zerrendaren artxibo guztiak http://lists.indymedia.org helbidan aurki dezakezu. Posta zerrendarik ez duen talde batengana jo nahi baldi baduzu idatz ezazu mezu bat general@indymedia.org helbidera edo zuk zeuk osatu zuri dagokizun lantaldea.

NOLA SAR NAITEKE INDYMEDIAREN POSTA ZERRENDAN? Joan http://lists.indymedia.org helbidera eta hor aurkituko duzu azalpena.

NOLA AURKITU LAGUNTZA TEKNIKOA?

Sar zaitez teknikariek prestatutako G&E orrian: http://process.indymedia.org/tech/FAQ.php3

NOLA IREKI DEZAKET NERE IMC'RAKO E-POSTA ZERRENDA?

Zure IMC proiekturako posta zerrenda bat ireki nahi baldin baduzu, listwork@indymedia.org helbidera bidali behar duzu eskaera bat, zerrendaren deskribapenarekin eta zerrenda sortzeko arrazoiekin. Zuk edo beste norbaitek egon beharko luke prest zerrenda administratzeko (oso erreza da). Zure taldea IMC berri bat sortzen ari bada eta zerrenda bat sortu nahi baduzu, IMC berri honi buruzko mezua bidali behar duzu new-imc@lists.indymedia.org helbidera new-imc taldea jakin dezan, eta gero idatz ezazu listwork@lists.indymedia.org helbidera.

NOLA AURKI DITZAKET INDYMEDIARI BURUZKO ARTIKULOAK?

Indymediari buruzko artikuloak: http://www.indymedia.org/stories_imc.php3 Webgune hau zaharkitu xamar dago. Beraz hobe duzu bilatzaile batez bilaketa aurreratua egin indymedia.org dominiora mugaturik.

INDYMEDIAKO NORBAIT ELKARRIZKETATU NAHI DUT ARTIKULO/ERREPORTAIA/ENTSEGU BATERAKO. NOLA AURKI DEZAKET BEHAR DUDAN PERTSONA?

Tokiko IMC bateko norbaiti egin gura baduzu hobe duzu harremana zuzenean sartzea. IMC global taldeko batekin hitz egin nahi baduzu bidali e-posta bat general@indymedia.org helbidera. Mesedez, hori bai, jakinaraziguzu noiz den artikulo hori idazteko epearen amaiera. Saiatuko gara zurekin harremanetan lehenbaitlehen jartzen. Oroitu behar duzu Indymedia nahikidez osatuta dagoela eta denbora behar dugula eskaera guztiei aurre egiteko.

ZEIN HIZKUNTZATAN DAGO INDYMEDIA? Badira tokiko IMCak ingeleraz, gazteleraz, frantsesez, italieraz, alemanieraz, portugesez, nerlanderaz, suedieraz, finlandieraz, errusieraz, hebraieraz, arabieraz, katalanieraz.... Orain arte Indymediak izan dituen eztabaidak ingeleraz izan dira, baina "Indymedia translation team" (Indymediaren itzulpen taldea) hau aldatzeko asmoa du. Beraien zerrenda translation@indymedia.org helbidea du eta http://lists.indymedia.org orrian harpide zaitezke. Badira eztabaidak ere, esperantoa erabiltzeko nazioarteko komunikaziorako tresna gisa.

ARTIKULU HAU ERABILI NAHI DUT. BAIMENA DUT?

Indymediak erabiltzen duen material guzia erabil daiteke, "askea" da. Hori bai, ezin duzu saldu, edo agian idazleekin harremanetan jar zaitezke. Gai hone buruzko galdera gehiago baduzu bisita ezazu http://www.opencontent.org .

ARAZOAK DITUT GAUZAK ENTZUTEKO EDO IKUSTEKO INDYMEDIA GUNEAN. NOLA LOR DEZAKET LAGUNTZA?

Behar dituzun programen zerrenda eta loturak argitaratu ditu Indymediak ondorengo orrian: http://www.indymedia.org/help.php3 Saka itzazu lotura horiek programak eskaintzen dituzten entrepresen laguntza jaso ahal izateko, erantzun zehatzak eman ahal izango dituzte.

BA AL DITUZUE KAMISETAK EDO PROMOZIORAKO BESTE MATERIALIK?

Indymedia globalak ez du kamisetarik momentuz. Seattle (http://seattle.indymedia.org) eta Washington DC (http://dc.indymedia.org) IMCek badituzte. Horiek lortu ahal izateko egizu haien webgunearen bidez.

GUNEAK EZ DU FUNTZIONATZEN/EZ DUT LORTU NERE ARTIKULUA ARGITARATZEN/DENA OSO MANTSO DOA. NOLA ESKURA DEZAKET LAGUNTZARIK?

Indymedian ari garen %100ak bolondresak gara, eta berez IMCk baliabide gutti ditu. Gure teknikariek lan ikaragarria burutu dute webgunea abian jartzeko. Batzutan trafikoa oso haundia denean guneak ezin du trafiko guzti horri heldu. Beranduago sartzea eskatu behar dizugu, agian sorte haundiagoa izango duzulakoan. Trebetasun teknikoa baldin baduzu, edo zerbitzari batean espazioa izanez gero, eskertuko genizuke gurekin harremanetan jarriko bazina. Hemen doakizu helbidea: imc-tech@lists.indymedia.org

BA AL DAGO BIDE BAT MEZUA BHIN BIDALI ETA HALA INDYMEDIA GUZTIENTAN NOLA E-MAIL ZERRENDETA AGERTZEA?

Ez. Berriak leku espezifikoetara bidali behar dituzu.

ZER NOLAKO AUDIO/BIDEO/INPRIMAKI PROIEKTUAK DITUZUE?

Mundu osoan zehar ehunka pertsona haien kamarez Indymediarako ari dira. Hauetako batzu video@lists.indymedia.org helbidearen bitartez komunikatzen direnak. Hilean behin Freespeech TV (http://www.freespeech.org) kateak mundu osoko Indymediaren bideoen puskak ematen ditu "Indymedia newsReal" saioan. Honi buruzko gehiago jakiteko informazioa http://satelite.indymedia.org helbidepean aurkituko duzu.

Zenbait IMCk haien bideo/irrati proiektuak dituzte, eta horietako batzu Interneten bidez emititzen dute. IMC irrati proiektuari buruz gehiago jakiteko http://radio.indymedia.org helbidera jo dezakezu. Eta harremanetan jartzeko posta zerrenda honako hau duzu: imc-audio@lists.indymedia.org

Paper gainean argitaratzeko proiektuak tokiko zein mundu mailan daude. Hauen ezaugarriak http://print.indymedia.org helbidean aurki ditzakezu, eta honetan aritu nahi baduzu imc-print@lists.indymedia.org posta zerrendan egin dezakezu. Astean behin IMC-IrcAug4PrintLog taldeak bi orrialdetako argitalpen .pdf formatoan plazaratzen du. Hau inprimatu, kopiatu eta banatu ahal duzu.

NOLA LORT DITZAKET SEATTLE, PRAHA EDO GENOAKO BIDEOAK?

Horretarako tokiko IMCtara jo dezakezu. Prahako bideoa http://praguevideo.indymedia.org helbidean aurki dezakezu adibidez.

ZEIN DA HURRENGO PROTESTA?

Indymediak ez du protestarik antolatzen. Baina http://www.protest.net-ek egutegi bat eskaintzen du protestak programatzeko.

LOTURA BAT GURE WEBGUNERA?

Eskaera http://www.indymedia.org/links.pgp3 orrian egin dezakezu. Ohartu behar duzu Indymediako bolondresak zein lanpeturik dabiltzan, eta ezin dutela orria behar bezain eguneratua mantendu. Hala ere guri loturak zure webgunean jarriz gero arras eskertuko genizuke.

ZERGATIK DA HAIN ILUNA GUNEAREN ATZEKALDEA?

presentation-imc@lists.indymedia.org taldekoek zenbait kezka entzun dituzte horregatik. Bestaldetik, badire ere gunearen presentazioa atsegin dutenak. Arazoak baldin badituzu, saka ezazu "print article" loturan, han atzekalde zurian letra beltzez idatzia azalduko dira edukiak.

ZER GERTATZEN DA, NERE GALDERA ERANTZUN GABE BADAGO?

Erantzunik ez baduzu aurkitu general@lists.indymedia.org helbidean aurki gaitzakezu. Ahal bezain laster erantzunen dizuegu.

-- XaRe - 25 Jun 2002 -- MarkB - 16 Nov 2002
Topic revision: r1 - 17 Nov 2002, MarkB
This site is powered by FoswikiCopyright © by the contributing authors. All material on this collaboration platform is the property of the contributing authors.
Ideas, requests, problems regarding Foswiki? Send feedback