Batasun printzipioak

Txosten hau San Franciscon 2000.eko apirilean ospatutako Prentsa askatasun konferentziaren barruko eztabaida luze baten ondorioa da. 18 hilabete iraun zuen eta 70 Hedabide Independienteen Gune (HIG) ezberdinetako kideak bildu zituen. Dokumentu hau ez dago itxita eta denok errespetatu behar ditugu oinarrizko printzipioak laburbiltzen ditu. Horregatik, HIG lokal guztietara helarazten ditugu bere edukiak eztabaida ditzaten. Irizpide guzti hauek batasun printzipioen zati bat dira eta etorkizunean argituko dira.

Jar zaitez kontaktuan textu hau landu duen lantaldearekin edozein galdera egiteko, ongi etorriak izango bait dira eta zalantza guztiak erantzunak izango bait dira.

Batasun printzipioak (zirriborroa):

1. Hedabide Independienteen Guneen Sarea (HIGS) berditasuna, zentralizazio eza eta autonomia lokalaren printzipioetan oinarrituta izango da. HIGS ez da zentralizazio burokratiko baten emaitza, autonomoak diren kolektiboen arteko elkarlanaren ondorio bat baizik, non kolektiboek sarearen batasuna garatzearen garrantzia onartzen bait dute.

2. HIG guztiak elkar trukatze irekia eta informaziorako sarrera irekia oinarrizkotzat jotzen dute, gizarte libreago eta justuago lortu ahal izateko.

[3. HIG guztiak aktibisten eskubideak errespetatzen dituzte, beraien argazkiak edota filmaketak ez badituzte nahi.]

4. HIG guztiak bere laguntzaileen eta irakurleen konfidantzan oinarritzen dira, web bitartez egindako argitaratze irekia erabili behar dituzte, norbanakoak, taldeak edota erakundeak bere ikuspuntuak anonimoki adieraz ditzaten, hala nahi badute. Pribatutasuna eta anonimotasuna bermatzeko, ahalik eta erabiltzaileei buruzko informazio gutxiena gorde beharra dago. Internet protokoloari (IP) dagokionez, zerbitzaria kudeatu ahal izateko behar den informazio minimoa gordeko da (erazoren bat gertatuz gero edo antzeko gertakarietan behar den informazioa bakar-bakarrik). Egoerak loggin-a behar izanez gero, gertakaria publikoa egingo da, zein informazio mota gorde den, noiztik nora eta zeintzu ekintza burutu ziren azalduz. HIG guztiei IP loggin politika bat edukitzera animatzen da.

5. HIG Sarea eta HIG lokal guztiak irabazasmorik gabekoak izan behar dira.

6. HIG guztiak aldaketa sozialaren prozesua onartzen dute eta harreman ez jerarkikoak eta ez autoritarioak izan behar dituzte, pertsonen arteko harremanetatik talde dinamikara. Kolektiboki antolatu beharko dira eta erabakiak kontsentsuaren bidez lortu behar dituzte. Partaidetza prozesuak demokratikoa eta zuzena izan behar du eta horrek partaideen gardentasuna eskatzen du.

[7. Talde lokal batean erabaki prozesuan parte hartzeko, norbanakoen talderekiko zeregina da.]

8. HIG guztiak elkar harremanak egin behar dituzte bai kolektiboki zein indibidualki.

9. Posible izango denean, HIG guztiak iturri kodearen erabilpen librea bultzatuko dute, azpiegitura digitala garatzeko.

10. HIG guztiek giza berdintasunaren printzipioarekin bat egin behar dute eta ez dute inolako diskriminaziorik egingo, ez arrazoi sexualengatik, ez arrazarengatik, ez adinagatik, ez klaseagatik. Sarean dauden kultura guztiak onartuz, dibertsitatearen eraikuntzarako behartuta gaude gure berezitasunekin batera.

-- XaRe - 25 Jun 2002

-- MarkB - 16 Nov 2002

-- TxopiTxopi - 06 Jan 2011

-- TxopiTxopi - 28 Mar 2011 - Changed POU4
Topic revision: r3 - 28 Mar 2011, TxopiTxopi
This site is powered by FoswikiCopyright © by the contributing authors. All material on this collaboration platform is the property of the contributing authors.
Ideas, requests, problems regarding Foswiki? Send feedback